Zer da eta nola erabiltzen da KML artxibo bat?
KML artxiboa datu geografikoak dituen fitxategia da. KML artxiboen bidez, erlazioa duten tokiak koka daitezke mapa batean. KML artxiboak Google Earth programarekin erabiltzeko garatu badira ere, Google Maps aplikazioarekin ere erabil daitezke. KML artxibo bat sartzeko, jarraitu ondoko urratsak:
1. Jaitsi doan, instalatu eta egikaritu Google Earth programa zure ordenagailuan.
2. Sakatu "Erantsi" botoiaren gainean, eta "Sareko lotura…" botoiaren gainean ondoren.
3. Elkarrizketa-leiho bat agertuko da. Aldatu izena; adibidez, “Espainiako Gobernua”.
4. Sakatu "Aztertu" botoiaren gainean eta hautatu nahi duzun KML artxiboa. Adibide gisa Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren KML artxiboa erabiliko dugu.
5. Sakatu "Zabaldu" eta ondoren "Ados" botoien gainean. Automatikoki kargatuko dira egoitzak alboko "Tokiak" panelean.
6. Loturetako baten gainean sakatzen baduzu, toki horretarantz gerturatuko duzu mapa.
Programaren funtzionaltasun gehiago ere erabil ditzakezu: ibilbideak, distantziak eta 3 dimentsioko bistak besteak beste. Programaren laguntza-edukietara sartzea gomendatzen dizugu aukera horiei buruz gehiago jakin dezazun.
KML artxiboei edo Google Earth programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin ezazu kontsulta ondoko helbide hauetan:
Nahi izanez gero, bestelako geolokalizazio-aukerak ere erabil ditzakezu Internet bidez